Bekak eta dirulaguntzak

ESPAZIOEN LAGAPENA ETA PROIEKTU ARTISTIKOAK
Espazio horien helburua artistei proiektu zehatz bat egiteko behar duten azpiegitura eskaintzea da. Bigarren eta hirugarren solairuetan daude eta bakarka nahiz taldean erabiltzeko izan daitezke. Hamabi hilabetetarako uzten zaizkie gehienez ere artistei gela horiek.
Espazio horiek erabiltzeko eskubidea izateak Zentroaren tailerrak erabiltzeko eskubidea ematen du, eta beraz, bertako tresneria eta baliabide guztiak erabiltzeko baimena eta tailerretako arduradunenlaguntza.
Gainera, Zentroarekin duten hitzarmen bat dela medio Bilboko enpresa pribatuek dirulaguntzak ematen dizkiete artistei material suntsigarriak erosteko. Proiektua amaitutakoan artistak bere lan bat utzi behar du Zentroan eta lan hori Bilboko Udalak duen arte garaikidearen ondarean gordetzen da.
http://www.bilbaoarte.org/eus/becas.htm